ABARKA ONGD

Idoia Gurrutxaga naiz eta Parisen astebete igaro dut eramus+ eko “Conjunctions-Fighting Discrimination and Social Exclusion in Youth Work” proiektuan. 7 herrialdek hartu dugu parte: Espainia, Frantzia, Italia, Errusia, Estonia, Moldavia eta Bulgaria.

Proiektu honetan gazteen artean dagoen diskriminazioa eta bazterketa soziala landu ditugu. Egoera desberdinak aztertu, irtenbideak bilatu eta hausnarketak egin ditugu. Gaia oso interesgarria izan da, gaur egun ematen diren egoera asko ikusi ditugulako, esaterako gaur egun lana aurkitzeko ze traba agertu daitezken, prosezu horretan iraganeko egoera pertsonalak nola eragin dezaken eta abar.

Herrialde desberdineko jendearekin lan egitea aberasgarria da, beste ikus-puntu batzuk agertu daitezkelako, ideia berriak… Horrez gain, alkar ezagutzeko hainbat dinamika eta jarduera egin ditugu. Gauetan, gau kulturalak egin ditugu, herrialde bakoitzak, kultura, ohiturak… azaldu eta janari eta edariak guztiokin partekatu ditugu.

Hau nire bigarrengo proiektua izan da eta etorkizunean proiektu gehiago egitea gustatuko litzaidake Abarkarekin. Proiektuetan gai desberdinak lantzeaz gain, pertsonalki hazten laguntzen digu beste kulturako pertsona batzuek ezagutuz eta experientziak partekatuz.

Idoia Gurrutxaga